Mezuak

GU ERE IKERLARI: KORROSIOA

Irudia
Metodo zientifikoa zer den eta bere urratsak ikasteko asmoz, korrosioaren ikerketa abiatu  genuen martxo amaieran.  Gure inguruan korrosioaren eragina behatu ondoren, h ipotesi batzuk formulatu genituen. Ondoren, bi  geletan bi ikerketa jarri genituen martxan, esperimentatzeko asmoz.  A taldean,    kobreaz, altzairuaz eta altzairu herdoilgaitzaz osatutako pieza laukiarrak likidoz  ( ongarria, ur geza eta ur gazia) b ustitako lurretan jarri ditugu. 8 astez piezak atera, behatu, aztertu, argazkiak atera eta erregistratu ditugu. Aldaketen inguruan hitz egin eta gogoeta egin dugu, azkenik ondorioak ateratzeko. B taldean, kobreaz, altzairuaz eta altzairu herdoilgaitzaz osatutako pieza laukiarrak, bi likido ezberdinetan sartu genituen: basean eta azidoan. 8 astez, astero astero datuak biltzen aritu gara: likidoak eta piezak jasandako aldaketak aztertuz.  Momentu hauetan, emaitzak aztertzen gabiltza, ondoren korrosioaren ikerketarekin ondorioak ateratzeko. 

ORDIZIAKO AZOKARA IRTEERA

Irudia
Atzo Ordiziako Azokan egon ginen, D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroko begiraleekin batera. Tamalez Ordiziara berandu iritsi ginen, autobusa berandu iritsi zelako, Andoainen istripua zegoelako, ... Baina beno, oztopoak oztopo Ordiziara iritsi ginen eta asko ikasi genuen. Hasieran, Ordiziako Azokaren inguruko informazioa eman ziguten.  Ondoren, talde txikitan azokara joan ginen bertako eta garaian garaiko produktuak erostera: zerbak, letxugak, gazta, arrautzak, ogia, ...  Eta oso gustora aritu ginen bertako baserritarrekin tertulian!!  Azokan produktuak erosi ondoren, elikaduraren piramidea oinarri harturik, elikadura osasuntsuari buruz gauza pila bat ikasi genituen.  Bisitarekin amaitzeko, talde bakoitzak erositako produktuak aztertu genituen. 

ROBOTIKA

Irudia
Hiruhileko honetan Robotikaren nondik norakoak ezagutzen eta esperimentatzen gabiltza.  Edison Robotak ditugu esku artean eta beraiekin era askotako jarduerak egiten ditugu.  Ordenagailuak erabiliz, Edison Robotari agindu ezberdinak programatzen dizkiogu: ezkerrera, eskuinera, aurrera, argiari jarraitzeko aginduak, musika, ... Aukera zabala eskaintzen digu Edison Robota k eta s umo txapelketak ere antolatu ditugu!! Oso gustora gabiltza! 

GURE BERTSO SAIOA

Irudia
Atzo, Aitor Mendiluzerekin ikasturte osoan zehar ikasitako guztia eszenatokian erakusteko aukera izan genuen.  Hasieran, Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio bertsolarien bertso sorta bana abestu genituen eta ondoren bapatekoan aritu ginen.  Bertsolari bikainak eginda gaude!!

BEIZAMA

Maiatzaren 16 eta 17an Beizamako naturaz gozatzeko aukera izan genuen! Ederki ibili ginen lagunekin jolasean, ikasten eta batez ere DISFRUTATZEN! IƱigo eta Nagore begiraleekin batera, ekintza ugari egin ditugu bi egun hauetan: Garaian garaiko barazki eta frutak ezagutu genituen, baratzako barazkiak asmatzen saiatu ginen, abere batzuk ezagutu, jaten eman eta laztandu genituen: untxiak, untxikumeak, Kepa Txikle astoa eta oiloak.  Hortaz gain, baserri batzuen maketak egin genituen. Denbora librea ere izan genuen eta frontoian, herriko plazan, txiki parkean, ... ibili ginen. Txiki parkean pila bat gozatu genuen! Gauean, disko festa ere izan genuen!! Mimika jolasak, limbo, dantzatu, abestu, ... egin genituen.  Amaitzeko, Beizama inguruan zegoen baso batera joan ginen eta bertan gure zentzumenekin jolastu ginen: mundua alderantziz ikusi, zuhaitzak ukimenarekin ezagutu, basoko soinuak identifikatu, ...  Argazki pila bat atera genituen eta bideotxo honetan bizitakoaren laburpen bat topatuko du

BELA IKASTAROAZ GOZTUZ (LH5A)

Kirol berri bat bizitzeaz gain, itsasoa beste ikuspegitik ezagutzeko aukera izan dugu bela ikastaroan. Guztia ingurune paregabe eta lagun giroan. Hemen duzue bideoa!

BELAUNTZI IKASTAROA 5B

Irudia
Saio teoriko baten ostean, maiatzaren 5ean eta 12an Kontxako Badian Belauntziez disfrutatzeko aukera izan dugu! Esperientzia hau laburbiltzen duen bideoa duzue honakoa!