BEIZAMA

Maiatzaren 16 eta 17an Beizamako naturaz gozatzeko aukera izan genuen! Ederki ibili ginen lagunekin jolasean, ikasten eta batez ere DISFRUTATZEN!


IƱigo eta Nagore begiraleekin batera, ekintza ugari egin ditugu bi egun hauetan:

Garaian garaiko barazki eta frutak ezagutu genituen, baratzako barazkiak asmatzen saiatu ginen, abere batzuk ezagutu, jaten eman eta laztandu genituen: untxiak, untxikumeak, Kepa Txikle astoa eta oiloak. Hortaz gain, baserri batzuen maketak egin genituen.


Denbora librea ere izan genuen eta frontoian, herriko plazan, txiki parkean, ... ibili ginen. Txiki parkean pila bat gozatu genuen!


Gauean, disko festa ere izan genuen!! Mimika jolasak, limbo, dantzatu, abestu, ... egin genituen. 

Amaitzeko, Beizama inguruan zegoen baso batera joan ginen eta bertan gure zentzumenekin jolastu ginen: mundua alderantziz ikusi, zuhaitzak ukimenarekin ezagutu, basoko soinuak identifikatu, ... 


Argazki pila bat atera genituen eta bideotxo honetan bizitakoaren laburpen bat topatuko duzue! 










Iruzkinak