GU ERE IKERLARI: KORROSIOA

Metodo zientifikoa zer den eta bere urratsak ikasteko asmoz, korrosioaren ikerketa abiatu genuen martxo amaieran. 

Gure inguruan korrosioaren eragina behatu ondoren, hipotesi batzuk formulatu genituen. Ondoren, bi geletan bi ikerketa jarri genituen martxan, esperimentatzeko asmoz. 


A taldean,  kobreaz, altzairuaz eta altzairu herdoilgaitzaz osatutako pieza laukiarrak likidoz  (ongarria, ur geza eta ur gazia) bustitako lurretan jarri ditugu. 8 astez piezak atera, behatu, aztertu, argazkiak atera eta erregistratu ditugu. Aldaketen inguruan hitz egin eta gogoeta egin dugu, azkenik ondorioak ateratzeko.



















B taldean, kobreaz, altzairuaz eta altzairu herdoilgaitzaz osatutako pieza laukiarrak, bi likido ezberdinetan sartu genituen: basean eta azidoan. 8 astez, astero astero datuak biltzen aritu gara: likidoak eta piezak jasandako aldaketak aztertuz. 










Momentu hauetan, emaitzak aztertzen gabiltza, ondoren korrosioaren ikerketarekin ondorioak ateratzeko. 







Iruzkinak