ORDIZIAKO AZOKARA IRTEERA

Atzo Ordiziako Azokan egon ginen, D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroko begiraleekin batera.



Tamalez Ordiziara berandu iritsi ginen, autobusa berandu iritsi zelako, Andoainen istripua zegoelako, ... Baina beno, oztopoak oztopo Ordiziara iritsi ginen eta asko ikasi genuen.

Hasieran, Ordiziako Azokaren inguruko informazioa eman ziguten. 


Ondoren, talde txikitan azokara joan ginen bertako eta garaian garaiko produktuak erostera: zerbak, letxugak, gazta, arrautzak, ogia, ... 



Eta oso gustora aritu ginen bertako baserritarrekin tertulian!! 











Azokan produktuak erosi ondoren, elikaduraren piramidea oinarri harturik, elikadura osasuntsuari buruz gauza pila bat ikasi genituen. 









Bisitarekin amaitzeko, talde bakoitzak erositako produktuak aztertu genituen. 






Iruzkinak