URTE BERRIARI HASIERA

URTE BERRI ON!


Aspaldi da hemendik pasatzen ez ginela, ... baina ez gaude blogarekin ahaztuta!

Azken hilabete hauek bereziak izan dira guztiontzat, festa ugari izan ditugulako tartean: San Tomasak, Gabonak, Danborrada, ...

Goazen ba, egun berezi hauetako laburpen txiki bat egitera!



Abenduaren 23an, gabonetako oporren azken egunean, San Tomas jaia ospatu genuen ikastolan.

Egun berezi honetan, baserritarrez jantzi ginen eta txistor ogitarteko ederra jan genuen. 

Primeran pasatu genuen eta oso pozik ginen gabonetako oporrak zetozelako!! 




Urte berriarekin batera, eta pixkanaka martxa hartzen hasita, urtarrilaren 19an Donostian hain berezia den Danborrada ospatu genuen ikastolan. Aurten ere ezin izan genuen nahi bezala ospatu, baina asko disfrutatu genuen danborra jotzen eta abesten. GORA DONOSTIA! 




Iruzkinak