Ziortza Villa Ultrairaupeneko txirrindularia

Pasa den astean Ziortza Villa emakume kirolariaren bisita izan genuen. 


Ziortzak ultrairaupeneko lasterketak egiten ditu bizikletaren gainean. Hau da, iraupen luzeko lasterketak egiten ditu; 24 ordu edo 12 orduko lasterketak, hain zuzen!

Inoiz pentsatu al duzue 24 orduz txirrindaren gainean pedalei eragiten egotea??!!! Ezinezkoa dirudi, baietz?

Pila bat kontu eta pasadizo kontatu zizkigun: irabazitako lasterketak, ultrairaupeneko lasterketen nondik norakoak, bere egunerokotasuna, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak kirol arloan, ...

Benetan interesgarria izan zen Ziortzak azaldutako guztia.

Mila esker Ziortza!!



                                                                          


Iruzkinak