ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, guk ere ekitaldi xume bat egin nahi izan dugu EUSKARAren alde. 

Ametzagaineko eraikinean 3.mailatik hasita, 6.mailara arte eskolako frontoian bildu gara bakoitzak prestatutako dantza, abesti eta bertsoak elkarbanatzeko asmoz. 

Gu, bertsolaritza lantzen ari garenez, hainbat bertso abestu ditugu. Hona hemen abestu ditugun bertso sorta batzuk!


Euskara zergatik da
horren berezia?

Gure eskolan dauka

toki merezia.


Euskara ez al da ba

hizkuntza sorgina?

Gurea ez da beste

hizkuntzen berdina.


Euskaraz jolastea

posible ote da?

Egiako eskolan

daukazu aukera.


Zergatik ez duzue

euskaraz egin nahi?

Nik beti egiten det

euskaraz oso alai!



Ospakizunarekin amaitzeko, merienda txiki bat jan eta denok batera "Mendian gora haritza" abestu dugu. Ikastolara gerturatutako guraso batzuk ere elkartu zaizkigu abestia abestera.  











Iruzkinak