AQUARIUMERA BISITA

Donostiako Akuariumean izan gara!!! Bisitaren hasieran, informazio interesgarria entzun dugu itsas ugaztunen inguruan, hau da, zetazeoen inguruan: baleak, izurdeak, … Ondoren, itsaso zabalean aurkitzen diren arrain ezberdinen inguruko bideo ikusgarriak ikusi ditugu. Hitzaldiarekin amaitzeko, klima aldaketaren eta berotegi efektuaren ondorioak zeintzuk izaten ari diren eta egoera kezkagarri honekin amaitzeko urrats txikiak zeintzuk izan daitezkeen ikasi ditugu. Amaitzeko, Akuariumeko marrazo, itsas izar eta bestelako milaka arrain zoragarri ikusteko aukera izan dugu! Primeran pasatu dugu goiza!

Iruzkinak